IKSO Studio

Guaixe 2009ko urriaren 2a

Euskal herria txikia izanik eta Pixar edo Dreamworks bezalako estudioetatik etortzen zaizkigun gaur egungo animazioaren kalitateaz hain ohituta gaudelarik, estudio txiki bateko lau pertsonek lor dezakene kalitatea ikusgarria da. Gipuzkoarrak dira, IKSO Studio deitzen dira eta urtetan besteentzako lanean egon ondoren 2007an beraien ibilbidea egitea aukeratu zuten. Bi urte dituen estudioa dugu baina Euskal herrian egin diren 3D-ko lan askoren atzean egon izan dira eta orain kalitatea haundiko produktua eskeintzeko apostu gogorra egiten dabiltza.Zer egiteko gai diren besteei erakusteko labur bat aurkeztu dute duela gutxi, beraien webgunean edonork jeisteko aukera badago, ona hemen helbidea: www.iksostudio.com internetetik zuzenean ikusi daiteke ere http://vimeo.com/3720361 Laburmetraia Zapping deitzen da. Errekurtxo gutxirekin, berezi eta oso kalitate ona duten proiektuak burutu daitezkeela frogatzen dute berarekin. Ordenagailu bidez sortutako  marrazki  bizidunak dira, estudioko "maskota" den dragoitxo baten istorio txiki bat kontatzen digu. Baina ez da bakarrik istorioa bertan agertzen diren txoko eta detailetxo guztiak oso oso zainduak ditu.Estudio berri honetan lau gazte daude eta oso profil tekniko ezberdinak dituzten arren elkarrekin urtetan lan egin dutela nabari da. Lantalde bikaina osatzen dute, ezagutza konplementarioak izan arren dena ondo batzen dute eta emaitza ikusgarria da benetan. Bi minutu eta erdiko ikusentzunezko bitxia da,  beraien hurrengo lanak ikusteko gogotan uzten zaituen horietakoa.