Educactif Altsasun

Guaixe 2009ko urriaren 8a

Andra Mari ikastolako 14-18 urteko gaztetxoek Altsasuko Iortia kultur guneko areto txikia bete zuten atzo. Iruñeko X. Zinemaldiko Educactif saileko dokumentalak ikustera jo zuten Burundako herrira. Dokumentala ikusi, eta drogen inguruan hausnartzeko aukera izan zuten gazteek. Ikus-entzunezkoak abiapuntu hartuta, gazteen artean izaera kritikoa eta gogoetarako ohitura sortu nahi du Educactif sailak.