Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak jakinarazitako datuen arabera, irailean Sakanan langabezia bere horretan mantendu da. Agorrilean baino bi langabe gutxiago besterik ez dira egon irailean; hau da, 1296. Iturri berak jakinarazi duenez, Altsasuko enplegu bulegoan langabeziak %0,35 gora egin zuen aurreko hilean; horrela, Iruñeko bulegoa erreferentziatzat duten arakildarrak izan dira lana opatu eta balantza orekatu dutenak. Sektoreei dagokionez, zerbitzuen arloan lan egin nahiko lukete langabetu gehienek, 654k (aurreko hilean baino 28 gehiago). Industrian aritzeko 481 eskaera daude (29 gutxiago). Eraikuntzan aritzeko prest daude 99 sakandar (3 gehiago) eta, abeltzaintzan aritzeko, berriz, 17 dira eskaerak (2 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez dutenen kolektiboan 45 sakandar daude (2 gutxiago). NafarroaHerrialdeari dagokionez, langabeen kopuruak behera egin zuen irailean: 37.353 langabe zeuden, urrian baino 38 gutxiago. 2009ko ilbeltzaz geroztik izandako langabe kopuru txikiena da hori. Sexuari dagokionez, 19.043 langabe emakumeak dira (aurreko hilean baino %1,40 gehiago) eta 18.310 gizonak (%1,62 gutxiago). Lan arloko zuzendari gerenteak, Imelda Loreak, datuen balioespen ona egin du: "jaitsiera txikia da, baina bigarren hilabetea da langabeziak behera egiten duela; gainera, azken bost hilabeteetan izan dugun laugarren beherakada da". Halaber, nabarmendu du industria sektoreak joera ona duela.700 emakumeLangabezian daudenak. Gizonak 596 dira.