Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txirrindularitza denboraldia bukatuta balorazioak egiteko garaia heldu da. Kontentu daude Burunda Txirrindularitza Klubeko Rural Kutxa taldeko afizionatuak, denboraldi hau eurena izan delako, zalantzarik gabe. Guztira 41 garaipen lortu ditu Rural Kutxak. "Taldearen historiako urterik onena izan da hau, garaipen kopuruari eta taldearen kalitateari begira" adierazi du Rural Kutxako zuzendari Alejandro Hernandezek. Egia esan, Rural Kutxa ez da soilik Euskal Herriko talde onena izan: Estatuko onena ere izan da. Aipatzekoa da Rural Kutxako Fabrizio Ferrarik irabazi duela Garak antolatutako Euskaldun Trofeoa. Denboraldiko txirrindulari erregularrena eta onena izan dela erakusten du sari horrek.Rural Kutxa talde sakandarra da, baina aurten ez da txirrindulari sakandarrik egon. Hurrengo denboraldira begira gauza aldatuko da, Burunda Klubeko behe kategorietan ongi dabiltzan txirrindulariek saltoa emango baitute. Bestalde, afizionatuetan ari diren sakandarren artean Naturgasen ibili den eta hurrengo urtean Orbean ariko den Xabier Zabalo olaztiarraren lana aipatu behar da. 23 urtez azpiko txapelketa irabazi du, primerako denboraldia borobilduz. Talde kontinentala martxanRural Kutxak 25 txirrindulariko taldea dauka eta horietatik 14k lortu dute garaipenen bat. Fabrizio Gerrarik bost garaipen lortu ditu, Guillermo Lanak bi, Victor de la Partek hiru, Mikel Filgueriak lau, Ruben Martinezek lau, Adrian Saezek bat, Aleix Fabregasek bat, Pablo Torresek bat, Floren Marquezek lau, Arturo Ariñok hiru, Yelko Gomezek bat eta Garikoitz Bravok hiru. Hauetatik lau - Lana, Ferrari, Garcia eta Martinez - Rural Kutxak hurrengo denboraldirako prestatu duen talde kontinentalean ariko dira. Hurrengo urtean sakandarrak Rural KutxanAfizionatuen taldea talde kontinentalaren haztegia izanen da. Hurrengo denboraldirako 23 txirrindulari ariko dira: Bravo, Julen Gonzalez, Marquez, Filgueira, Saez de Arregi, De la Parte, Ariño, Fabregas, Torres, Ivan Gonzalez, Jon Oria eta Morenok jarraituko dute; Burunda Txirrindularitza Taldeko jubenilen taldetik Txoperena, Irigoien, Sorbet, Azurmendi eta Palomino igoko dira; eta Avilatik Alvarez eta Navas helduko dira. Bi edo hiru txirrindulari gehiagorekin itxiko da taldea.