Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igeriketa ongi dakitenendako antolatuta, aurten bi talde ariko dira lanean, bata Arbizun eta bestea AltsasunSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Arbizuko eta Altsasuko kiroldegien laguntzarekin, nerabeen igeriketa taldea antolatu du, aurretik igeriketan murgilduta ibili diren gaztetxoei begira. Zehazki, aurten bi talde izango dira: batak Arbizuko kiroldegian egingo du lan eta besteak Altsasukoan. Talde horiek ondoko nerabeei zuzenduta daude: Sakanako igeriketa kanpainan parte hartu dutenendako (igeriketa ikastaroak, Sakanako igeriketa txapelketak, Nafar Kirol jolasak, etab.), 1996 urtean (Arbizuko taldean) eta 1997 urtean (Altsasuko urtean) edo lehenago jaiotako nerabeendako eta igeriketa ongi dakitenendako. Urriaren 23an hasiko diraArbizuko nerabe igeriketa taldea urriaren 23an hasiko da lanean, eta martxoaren 26an despedituko da. Arbizuko kiroldegian izanen dira klaseak, ostiraletan, 18:00etatik 19:30era. Aintzane Gartziandia izanen da begiralea. Altsasuko taldea urriaren 23an hasiko da martxan, martxoaren 26ra arte. Klaseak Altsasuko Zelandi Kiroldegian emanen ditu Alfonso Nuñez begiraleak, ostiraletan, 16:30etik 17:30era. Bi taldeetako klaseetan igeriketa estiloen hobekuntza, ur sorospenaren hastapena, aquagim, aquaerobic eta beste landuko dituzte. Klasera joatea derrigorrezkoa izanen da. Taldeak sortzeko gutxienez 10 pertsona behar dira talde bakoitzean. Interesatuek urriaren 20a baino lehen eman behar dute izena, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots eginez (948 464 866 telefonoa), eta zein herritako taldean parte hartu nahi duten zehaztuz. Ikastaroaren truke 43 euro ordaindu beharko dituzte Arbizuko taldekoek eta 30 euro Altsasukoek Euskadiko Kutxako 3035 011693 116.0.00332.8 kontu zenbakian eta lehen klase egunean ordainagiria eraman beharko dute. Klaseak euskaraz izango dira, eta baten batek ez badaki, gaztelaniaz zuzenduko zaio.