Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hondakinak kudeatzeko zerbitzuen arduradun lanpostu bat bete nahi du Sakanako Mankomunitateak, oposizio-lehiaketa bidez. Lanpostua lortzen duen pertsonaren egitekoa, oro har, hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua koordinatzea izanen da, gerentziaren aginduen menpe betiere. Lanpostua lortzen duena Sakanako Mankomunitateko funtzionarioa izanen da eta C mailari dagozkion oinarrizko lansariak izanen ditu. Eskabideak 30 eguneko epean egin behar dira Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan. Sakanako Mankomunitateak iazko iraila akaberan deialdi bera egin zuen. Orduko hartan langilearen hizkuntza profilarekin nahasketa izan zen. Hura zuzenduta, deialdi berria egin du ibarreko erakundeak.