Euskararen alde nola egin jakiteko

Guaixe 2009ko urriaren 7a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak soziolinguistika ikastaroa antolatu du. Ikastaro horretara doazenek soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak jaso eta hizkuntza normalizazioan nola eragin jakiteko tresnak ezagutuko dituzte. Euskara Zerbitzuak antolatutako ikastaro hori ibarreko hautesiei, euskara taldeetako kideei, irakasleei, hezitzaileei eta oro har interesa duen guztiari zabalik dago. Izena eman nahi duenak azaroaren 2ra arteko epea du. Datuak info@sakana-mank.com helbidera edo Mankomunitateko Lakuntzako egoitzara bidali behar dira. Izen emateak 20 euro balio du eta Euskadiko Kutxaren  3035 0116 98 1160700362. kontu korrontean sartu behar da dirua. Hautetsiek eta euskalgintzako kideek ez dute matrikula ordaindu beharrik. 8 orduko iraupenaAzaroaren 6an (16:45etik 21:00etara) eta 7an (9:30etik 13:45era) izanen da.