Eraso faxisten kontra mobilizatzera deitu dute

Guaixe 2009ko urriaren 8a

Azken aldian hainbat bahiketa eta pintaketa faxisten salaketak egon dira. Alain Berastegi edota Arbizuko udal ordezkariak tartean zirela, halako erasoak sufritu dituzten hainbat pertsona prentsaurrekoan azaldu ziren adierazteko "aldaketa politikoa egingarri ikusten denean, eraso faxistak ugaritu egiten dira eta egun hori gertatu da". Gaineratu zutenez, "orain fenomenoa berritu egin da, egungo egoerara moldatuta" eta nabarmendu dute erasoen helburua "Nafarroa eta Euskal Herriko aldaketa politikoa neutralizatzea" dela. Horren aurrean, "Atzoko eta gaurko faxismoari stop!" leloa duen manifestazioa deitu dute. Iruñeko autobus geltokitik abiatuko da, astelehenean, 17:30ean. Parte hartzeko deia zabaldu zuten prentsaurrekoan.