Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Segundo batean... zure bizitza aldatu egiten da" leloa du kanpainak eta Nafarroako Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasten duten gazteei zuzenduta dago, trafiko-istripuak prebenitzeko asmoz. Helburua gidabaimena lortzeko adinetik hurbil dagoen adin talde hori bide-segurtasunaren garrantziaren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da. Izan ere, istripuak bigarren heriotz-arrazoia dira gazteen artean.Kanpaina hurrengo ostiralean iritsiko da Altsasuko institutura. Ikus-entzunezko baten bidez , trafiko-istripuaren biktimek, horien familiakoek eta inguruko beste pertsona batzuek izaten dituzten aldaketak ezagutuko dituzte gazteak. Ondoren, adituen hitzaldia eta galderen txanda ere izanen da. Ekimena Nafarroako Gobernuarena da, MAPFRE Bide Segurtasuneko Fundazioarekin lankidetzan, eta Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiaren barruan kokatzen da.