Naruto

Guaixe 2009ko urriaren 15a

Naruto Uzumaki ninja gazte bat da, bere barruan bederatzi isatseko azeri-demonioaren izpiritua (Kyubi) preso duelarik. Seriea hasi baino hamabi urte lehenago, izpiritu honek Narutoren herria eraso zuen jende asko hilik gertatu zelarik. Herriko buruzagiak bere bizia eman zuen ninja teknika baten bidez izpiritu gaiztoa Narutoren gorputzean preso gordetzeko Naruto jaioberria zenenan. Horren ondorioz, Naruto herritarren tratu txarrak jasotzen hasi zen, bera izpiritu gaiztotzat ikusten zutelako nahiz eta herrian debekaturik egon izpirituari buruz eta Narutok barruan zuen sekretuari buruz hitz egitea.Istorioak Narutoren gazte garaia kontatzen du akzio eta umorez beterik. Bere lehen pausoak gizartean, ninja azterketak gainditu eta ninja ikasteko serio lanean hasten denean. Bere helburua, bere herrialdeko nagusi izatera iristea da, bere herria zuzen gidatu eta babesteko. Bere irakasleak, pertsonalitate subrealistak izanik, eta bere ikaskideekin izaten dituen arazoek abentura entretenigarri eta barregarriak sortzen dituzte, aldi berean ninjen istorioen akzioa mantentzen delarik.Besteren artean, pertsonaia eta manga honen grazia, erabilitako ninja tekniketan eta Narutok bere barruan duen izpiritu maltzurrarekin duen borroka etengabean dago. Narutok gutxinaka izpirituaren energia erabiltzen ikasten du gero eta botere handiagoa lortzen duelarik, baina aldi berean izpiritu honek bere gorputza bereganatzeko arriskuan da bere lagunak eta ezagunak mindu ditzakeelarik. Ninja teknikei buruz, besteren artean gorputzen biderketa (ninja batek bere gorputza aldi askotan kopiatu eta kopia guztiek batera erasotzea lor dezake), teknika erotikoa (emakume eder batean bihurtu, aurkaria liluratu eta despistatzeko), Sharingan teknika (beste edozein teknika kopiatzea momentuan) edota inbokazioa (lehenagotik odol-itun baten bidez ezagututako animalia bat deitu eta erasoan laguntzea, Narutoren kasuan apo bat).Manga liburuan argitaratua dago eta telebistan ere marrazki bizidun gisa ikus daiteke Cuatro katean. 46. liburua argitaratzean, Narutok osotara 90 milioi liburu saldu zituen historia osoko bosgarren manga salduena delarik.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com