Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideondako diru-laguntza blokeatuta du

Guaixe 2009ko urriaren 13a

Iaz bezala, aurten ere Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideendako diru-laguntzak blokeatu ditu, Euskarabideak deialdia garaiz publikatu aurretik. Herrialdeko aurrekontuetan euskarazko komunikabideen artean 9.567 euroko diru-laguntza aurreikusia dago. Euskarabideak uztailean diru-sail hori 240.000 eurora handituko zuela agindu zuen. Iaz laguntzen blokeoa eman zenean, euskara hutsean ari garen komunikabide nafarrek bi eskaera egin genizkion Nafarroako Gobernuari: batetik, diru-sailaren blokeoa bertan behera uzteko eta, bestetik, diru-laguntza politika duin eta egonkorra lortzeko hitzarmen bat lantzen hastea. Diru-laguntza duinik ez da jaso aurtengo aurrekontuetan. Bestalde, hitzarmena lantzeko hainbat bilera egin dira. Emaitza, gaur egun, ez diru-laguntzarik ezta hitzarmenik ere ez dagoela. Gogoan izan Nafarroako administrazioak euskarazko hedabideak babesteko betebeharra duela eta Parlamentuak ere eskatu dio laguntza horiek behingoz zehazteko.OndorioakEgoera eta politika honen ondorioak oso larriak izaten ari dira euskarazko komunikabideendako: - komunikabideak itxi (Ttipi-ttapa telebista),  - beste asko lanean jarraitu ahal izateko zailtasun handiekin eta kinka larrian- urteko defizita estaltzeko zailtasun handiak.- komunikabide hauek bultzatzen dituzten euskara elkarte eta entitateen zorpetzea (maileguak hartzera beharturik)- langileen ziurtasun eza eta, ondorioz, jarduera egonkortzeko zailtasunak.- planifikaziorako ahalmena murriztea. - euskarazko komunikabideak eskaintzen duten zerbitzua eta ekarpenean aurrera egiteko  eta hobetzeko ezintasuna- ezinezkoa bideragarritasuna eta garapenerako bideak lortzea.Horrela bada, aurtengo deialdia lehenbailehen atera eta, komunikabideetan euskara sustatzeko, laguntzak zehaztuko dituen hitzarmena sinatzeko pausoak ematea eskatzen dute euskarazko komunikabideek. Kronologia2008ko hasiera     310.000 euroko aurrekontua euskara hedabideetan sustatzeko2008ko uztaila     Krisiaren aitzakian, Gobernuak 310.000 euroko partida blokeatu zuen2008ko urria         Hedabideen agerraldi publikoa egoera salatuz. Bi eskaera zehatz: partida desblokeatzea eta jarduera egonkortzeko hitzarmena elkarlanean lantzea.2008ko azaroa     Hedabideen bilerak alderdi guztiekin egoeraren eta hitzarmen proposamenaren berri emateko.Diru-partidaren ‘desblokeo partziala’: 240.000 euro.2008ko abendua     Hedabideen agerraldia Parlamentuko Hezkuntza Batzordean. Parlamentuak 2009ko aurrekontua onartu zituen, diru-sailean %96,7ko murrizketa emanez (9.567 euro). Euskarabidearen aurrekontuan %25eko murrizketa.2009ko urtarrila     Carlos Perez Nievasek eta Xabier Azanzak diru gehiago lortuko dutela diote. Ttipi-Ttapa TBren emisioak bertan behera utzi, besteak beste arazo ekonomikoak tarteko.2009ko otsaila     Parlamentuaren Hezkuntza Batzordeak hedabideekin hitzarmena lantzeko eskatu zion Gobernuari, ‘euren finantzazioa objektibatzeko’.2009ko apirila     Xorroxin Irratiak diru-bilketa berezia iragarri.2009ko maiatza     Hedabideen eta Gobernuaren arteko lehen bilera hitzarmena lantzen hasteko. Nafarroako Gobernuak telebista digitalentzako dirulaguntza deialdia egin zuen. Hiru milioi euroko partida bideratu zuen horretara.2009ko ekaina     Euskararen Nafar Kontseiluaren akordioa hitzarmenaren alde.Hitzarmenaren inguruko bigarren bilera: Azanzak dio, diru-laguntza deialdiaren gainean hitzarmena egiteko arazo legalak daudela, Nafarroako Gobernuaren legelariaren arabera. Hitzarmenaren inguruko hirugarren bilera: 2009ko diru-laguntza deialdiaren gaineko alderdi teknikoa lantzen da. Nafarroako Gobernuaren agindua Euskalerria Irratiaren eta EiTBren antenak kentzeko.2009ko uztaila     Laugarren bilera hitzarmenaren inguruan. Azanzak dio 240.000 euroko partida lortu dela. Hedabideek eskatu zuten diru-laguntza deialdia irailaren hasiera-hasieran egiteko, eta irailetik aurrera fondoko gaiari (2010tik aurrera egoera egonkortzeko segitu beharreko bideari) heltzeko2009ko iraila         Lehen hamabostaldia igaro da diru-laguntza deialdirik gabe. Gobernuak partiden ‘blokeoa’ ezarri, berriz ere 2008ko iraileko egoera berbera eraginez. Hedabideok blokeoaren berri jaso eta bosgarren bilera deitzeko eskatu diogu Euskarabideari. Hedabideok eskatuta, uztaileko bileraren akta jaso dugu. Bileran, Azanzak dio diru laguntza deialdia egiteko Gobernu Akordio bat behar dela eta hori lortzeko lanean ari dela Perez Nievasekin. Gobernuaren haustura. Azanzaren adierazpenak BERRIAn: "Perez-Nievasek abuztuan dirua lortu zuen, baina gobernu hausturarekin blokeatu egingo da". (Dirua haustura baino lehenagotik ere blokeatuta dago).2009ko urria         Urtebeteko lanaren ondoren, egoera berdin-berdinean gaude: diru-laguntzen arrastorik ez, hitzarmenik ezta ere.