Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean "atzoko eta gaurko faxismoari stop!" leloarekin manifestazioa egin zen Iruñean eta ehunka eta ehunka pertsonek parte hartu zuten. Azken hilabeteetan bahiketa eta pintaketa faxistak jasan dituzten pertsonek deitu zuten mobilizazioa, tartean Alain Berastegi eta Arbizuko Udala zeuden. Astelehenean Iruñean Fran Balda zinegotzi arbizuarrak hitza hartu zuen eta azken erasoei aipamen eginez esan zuen: "aldaketa politikorako aukera posible izan den bakoitzean Espainiako estatuko estoldak zabaldu dira". Gaineratu zuenez, "disidentzia politikoa deuseztatu nahi izaten dute". Azkenik, "aldaketa politikoarekin dugun konpromisoa berretsi" zuten bildutakoek.