Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jabiertxo Martiarena gaztagile uhartearrak eta Balda-Artola gaztandegi unanuarrak sariak eskuratu berri dituzte. Munduko Gazta Txapelketan izan da. Jabiertxo Martiarenak ekoiztutako Uharte gaztak urrezko bi domina eskuratu ditu. Bata Jatorri Izendapena duten gazta onduen mailan eta, bestea, ardi gazta onduen mailan. Unanuko Balda-Artola gaztandegiko Beriain gaztak brontzezko domina jaso zuen, ondutako gazta keztatuen mailan. Las Palmasen hilaren batean jokatutako txapelketan mundu guztiko 2.440 gazta aurkeztu ziren. Idiazabal jatorri izendapeneko ekoizleek 28 domina eskuratu zituzten, horien, artean, esan bezala, sakandarrak daude.