Jaibusarekin egun pasa Donostian

Guaixe 2009ko urriaren 14a

Sakanako Gizarte Zerbitzuetako hiru Mankomunitateek eta Sakanako Mankomunitateak bultzatutako zerbitzua da Jaibusa. Aurten 10 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko erabiltzaileen artean zozketa egitea erabaki zuten antolatzaileek. Orain arteko azken saioetan txartelak banatu zituzten. Saria ederra: Donostiako Miramongo Zientzia Museoa eta Planetarioa bisitatu eta Alde Zaharreko jatetxe batean bazkaltzeko aukera. Azken bi zerbitzuetan txartelak banatu ziren. Saria 407 zenbakiarendako izan da. Txartel saritua duenak gizarte zerbitzuetara hots egin beharko du hilaren 27a baino lehen (948600694 / 948460752 / 948467662).