Sakandarrak gorenean

Guaixe 2009ko urriaren 12a

Nafarroako Mendi Federazioak antolatutako Nafarroako Mendi Lasterketen I. Kopak baditu irabazleak. Nafarroan jokatutako hurrengo sei mendi lasterketek puntuatzen zuten: apirilaren 19ko Berako maratoi erdia; ekainaren 21eko Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa; ekainaren 28ko Izabako Camille Extreme (Euskadiko Koparako ere baliagarria zena); irailaren 20ko Uharte Arakil-Beriain kilometro bertikala; irailaren 26ko Olatzagutia-Urbasa lasterketa (Euskadiko Koparako ere baliagarria zena) eta urriaren 4ko Etxarri Aranazko Urbasara igoera eta jaitsiera. Seniorretan hamarretatik sei sakandarrakNafarroako Mendi Federazioak kopako sailkapena publikatu du eta kontentu egoteko moduan daude sakandarrak. Nafarroako Mendi Lasterketen Kopa Iñigo Lasak irabazi du gizonezkoetan (869 puntu), eta Uxue Murolasek emakumezkoetan (586 puntu). Lasaga erregularrena izan da eta horrek eman dio txapela, baina bere atzean, 699 punturekin Ttutturre taldeko Jose Luis Beraza uhartearra sailkatu da. Uharte Arakilgo beste korrikalari bat, Sutegiko Angel Arrieta, izan da hirugarrena (692 puntu). Bi uhartearrak primeran dabiltza, Euskadiko Kopan Arrieta laugarrena izan baitzen eta Beraza bederatzigarrena. Bestalde, Sutegiko Jon Arrieta uhartearra seigarrena izan da Nafarroako Kopan (506 puntu), Dantzaleku-Sakanako Fermin Gabirondo olaztiarra zazpigarrena (496 puntu) eta Dantzalekuko Fernando Igoa etxarriarra zortzigarrena (491 puntu). Beteranoetan nagusitasunaBeteranoetan Jone Pelaez altsasuarra izan da txapelduna, emakumezkoetan (733). Denboraldi bikaina darama Pelaezek, orain arte eman duen mailarik onenean dabil, eta horren isla Euskadiko Kopan lortu duen hirugarren postua. Gizonezkoetan Ander Unzurrunzagak goian dabilela erakutsi du. Euskadiko Kopan txapelduna izan zen eta Nafarroakoan, berriz, txapeldunordea. ProbisionalaNolanahi ere aipatu klasifikazioa ez da behin betikoa. Egoki jotzen duten korrikalariek erreklamazioak aurkez ditzakete eta epea pasata behin betiko onartuko da klasifikazioa. Informazio gehiagorako www.mendinavarra.com web gunera jo daiteke.