Igerilekuetako sorosle ikastaroa hastear

Guaixe 2009ko urriaren 15a

DYAk eta Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Altsasuko udalaren laguntzarekin, igerilekuetako sorosle ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa Altsasuko Zelandi kiroldegiko igerileku estalian eskainiko da, urriaren 24tik azaroaren 29ra arte. Guztira 60 orduko ikastaroa izango da, larunbat arratsaldetan eta igande goizetan emanen dena. Egunean 5 ordu izanen dira, eta klaseetan arlo teorikoa eta praktikoa emanen da. Izen ematea urriaren 22ra arteIkastaroan parte hartzeko gutxienez 16 urte izan behar dira, eta taldea ateratzeko gutxienez 15 pertsonek eman beharko dute izena. Ikasle bakoitzak 420 euroko matrikula ordaindu beharko du Euskadiko Kutxako 3035 011693  1160003328 kontu zenbakian. Ikastaroa bukatu ondoren eta gaindituz gero Mankomunitateak diru laguntzak banatuko ditu. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 22ra arte, Sakanako Mankomunitatean (948 464 866 telefonoan). Izena ematen dutenek ondoko dokumentazioa eraman beharko dute Sakanako Mankomunitatera edo faxez bidali, 948 464 853 zenbakira: izen emate orria beteta; medikuaren ziurtagiria, igerilekuko sorosle aritzeko ezintasun psikiko eta fisikorik ez duela adierazten duena; eta ordainketa ziurtagiria. Informazio gehiagorako kirol zerbitzura hots egin (948 464 866 telefonoa).