Azken atxiloketengatik protesta

Guaixe 2009ko urriaren 20a

Ezker abertzaleko militanteen atxiloketak eta bosten espetxeratzea salatzeko aurreko ostiralean kontzentrazioa egin zen Altsasuko udaletxe aurrean. 50 bat pertsonak bat egin zuen deialdiarekin. "Erasoen aurrean, langileok aldaketa" zioten paperak eskuetan zituztela ordu erdiko bilkura egin zuten. LAB sindikatuak deitu zuen bilkura eta deialdian esan zuenez, "Euskal Herriaren ukazioaren ziklo hori da behingoz gainditu behar duguna, aitortzan eta errespetuan oinarritutako ziklo politiko berria irekiz. Horixe dago jokoan eta horixe eskatzen dute euskal herritarrek: Euskal Herriaren aitortza eta errespetuaren ziklo politiko berria irekitzeko urrats sendo eta definitiboak ematea". Gaineratu zuenez, "eraso errepresiboak bide hori zapuztea du helburu".