Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain dela 25 urte sortu zen Nafarroako Bertsozale Elkartea. 80. hamarkadan belaunaldien arteko transmisio naturala eten zela ikusita, lan hori hartuko zuen elkarte baten beharra ikusi zen. 1984an eskoletan lanean aritzeko akordioa lortu zuen Hezkuntza Departamenduarekin. Ondotik etorri ziren bertso eskolak, Sakanakoa tartean. 25 urteko lanaren ondorioz bi bertsolari belaunaldi jaio dira. Aski ezagunak dira gure artean Joseba Andoni Beltza, Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz. Azken hori Iruñeko Guretze Plazako institutuko oholtza gainera igo zen atzo, beste bertsolari gazte batzuekin batera. Bertsolari Elkartearen lanaren fruitu dira. Azken urteetan, Josema Leitza arbizuarra da elkarteko idazkaria.