Asteazkenean Nafarroako Ezker Batuak estatuko aurrekontu nagusiei aurkeztutako 21 emendakinak aurkeztu zituzten. Koalizioko buru Nuinek eta Bienzobasek aletu zituzten proposamenen artean, ibarra zuzenean ukitzen dituzten proposamenak daude. Horien artean daude, besteak beste, NEB-IUN-ek Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean prestakuntza handiko tren loturaren ikerketa egiteko 3 milioi euro bideratzeko eskaera. Koalizioak ez zuen abiadura handiko trena definizioa erabili aurkezpenean, eta trenak bidaiariak eta merkantziak garraiatzearen alde agertu zen. Ezkerreko koalizioak Altsasuko apeaderoaren egokitzapenerako emendakina ere aurkeztu du. Horrekin batera, Sakanarako industrializazio plan baterako diru-saila eskatu du NEB-IUN-ek.