Munduko pintxoen asteburua

Guaixe 2009ko urriaren 23a

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatuta asteburuan munduko hainbat sukaldaritza mota dastatzeko aukera izanen da. Gurean bizi diren sakandar berriek prestatuko dituzte pintxoak eta ibarreko zortzi tabernatan dastatzeko aukera izanen da.Ekimen honekin Immigrazio Zerbitzuak Sakanan dauden kultura ezberdinak "ikusgarri" egin nahi ditu. Horrekin batera, mundutik ibarrera etorri diren pertsonen parte hartzea bulkatu nahi du zerbitzuak, sakandarren arteko elkar ezagutzan sakontzeko. Horretarako ekimen gastronomikoek izaten duten harrera ona baliatuko da. Asteburuan taberna bakoitzean jatorri ezberdineko pintxo bat baino gehiago dastatzeko aukera izanen da.HerriaTabernaLurraldeaPintxoa / OsagaiakEmaleaIrurtzunPikuxarBulgariaSarmi pintxoa: arroza, aza, haragia, arrautza...Mariyana Ferdinandova PlazaolaMarokoGanba pintxoa: ganba, olibak, piperrak... Fatima EddbiArbizuKarrikaSenegalFataya: arraina zosse saltsarekin (tipula, tomatea...) Falou N´diaye eta Cheikh LoEtxarriLeku OnaTxileJaiva pastela: karramarroa, gazta, tipula...Paola FerrariAltsasuKoxkaEkuadorEkuadorreko pintxoaJuani Gau txoriMexikoTacopincho norteñoa: frijoleak, artoa, guakamolea...Luis Diaz Medina ArkangoaMarokoHaragi pintxoa: behikia, tipula, baratxuria, tomatea...AixaOlaztiAixelekuNikaraguaNacatamal: barazkiak, arroza, haragia, tomatea, piperrakMercedes, Dina, Heyssell,  Carla eta JudithDastatze ordutegia11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:30era dastatu daitezke pintxoak.