Industria ehuna eta lanpostuak defendatzera deitu du LAB-ek

Guaixe 2009ko urriaren 23a

Nafarroako alternatiba sindikala martxan kanpaina aurkeztu du aste honetan ibarrean LAB-ek. Bere alternatiba sindikala gizarteratu nahi izan du erakusketa ibiltari baten eta furgoneta baten laguntzaz. Aurkezpena ixteko biharko manifestazioa deitu du sindikatu abertzaleak. Sakanako LAB-eko ordezkari Gaizka Uhartek adierazi zuenez, "kaleratzeak, erregulazioak eta lan-eskubideen murrizketak ofentsiba baten ezaugarriak dira. Horren ardura patronalarena eta Nafarroako Gobernuarena da". LAB-eko eledunek azaldu zutenez "Nafarroako Gobernuak gure eskualdeko espediente guztiak onartu ditu eta horrek langileak ugazaben xantaiapean utzi ditu. Aipatu kaleratzeak eta lan baldintzak okertzea ekarri ditu". LAB-en ustez patronalaren eta Nafarroako Gobernuaren "aliantzak ez luke hainbeste indar izanen itunetan oinarritutako sindikalgintzaren babesik ez balu, eredu horrekin langileek aukerak galtzen baitituzte". Aldi berean sindikatuko ordezkariek egungo egoerari "eskualdeko ikuspegi  integral batetik aurre egiteko" deia egin zuten, "Iruñeko metropoliaren mesedetara ezarri duen Nafarroako lurralde estrategiari planto eginez".  Emandako datuak Langabetuak 1280. Espedientean dauden langileak, 1696. Kaleratzeak aurreikusten dituzten espedienteak Laneko SAL (40) eta Tratamientos Algoi (10). "Odol-hustetzat jo" du LAB-ek ibarraren egoera.Larunbatean, 19:00etanAltsasuko Foruen plazatik abiatuko da manifestazioa.