Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uda amaituta musika eskaintza murriztuko zela uste zuenak oker zegoen. Antza, Sakanan urria da musikaren hilabetea. Esaterako, gainean dugu Pikurock ezaguna. Baina lehenago, asteburu honetan bertan, kontzertu eskaintza zabala egin dute Ziordiko, Olaztiko eta Arbizuko Gazte Asanbladek. Atzera ere, agerian utzi dute zeresan handia dutela herri honen kultura mugimenduan. Behin betiko bueltanLuxuzko kontzertua antolatu du Olaztiko Gazte Asanbladak. Urtetako isiltasunaren ondoren, atzera ere, oholtza gainera igoko da Lakuntzako Behin betiko taldea. Olaztiko Maisuenea Gaztetxeak hartuko du askoren ametsetako kontzertua, gaur, gaueko 23:00etan. Sakanako talde mitikoak Disturbio taldea izanen du lagun. Azken diskoa aurkeztuko du Aguraingo taldeak. Bi taldeen artean leporaino beteko dute Olaztiko Maisuenea Gaztetxea. Kontzertu honekin Olaztiko Gazte Asanbladak hasiera emanen dio Gaztetxearen 15. urtemugaren ospakizunei. Txatarrock ZiordianTalde bakarrarekin nahiko ez, eta lau hartuko ditu bihar Ziordiko Gaztetxeak. Izan ezean, Rock skull, Putakaska eta Porco bravo igoko dira oholtza gainera. Txatarrock jaialdiak bilduko ditu lau taldeak, bihar, 23:00etatik aurrera, Ziordiko Gaztetxean. Gazte Gaua musikaz blaiEgun osoko festa dute bihar Arbizun: Gazte Gaua. Herriko Gazte Asanbladak goi mailako kontzertuarekin agurtu nahi izan du eguna. Horrela, hiru talde gonbidatu ditu festara: Egurre, Karroña, eta Alerta gorria, etxeko punk taldea. Gaueko 12etan emanen diote hasiera festari.