Irurtzundik Olaztira, antzerkiz antzerki

Guaixe 2009ko urriaren 23a

Casa de muñecas IrurtzunenAntzerkiaren historiako lan adierazgarrienetako batek itxiko du Irurtzungo antzerki zikloa. Henrik Ibsen norbegiarraren Casa de muñecas antzezlanak, hain zuzen ere; Gaiarre Antzokia Fundazioak berreskuratu duen klasiko handiak. Egileak ukatzen bazuen ere, lehen antzerki feministatzat dute batzuek.Noraren da dramaren protagonista. XIX. mende kontserbatzailean, aitaren kontrolpean bizitzetik senarraren kontrolpera bizitzera pasako da. Obrak hausnarketa egiten du garai hartan gizon eta emakumeek gizartean zuten paperaren inguruan.Irurtzungo kultur etxeak hartuko du emanaldia, gaur, 21:30ean. Ordu erdi lehenago salgai jarriko dituzte sarrerak 3 euroan.Ahizpen liskarretik barre laborategiraBi antzerki iragarri ditu Olaztiko kultura zerbitzuak astebururako. Gazte eta helduek eskaintza ederra dute gaur, 22:00etan: La edad de la ciruela antzezlana. Eleonaren deia da antzerkiaren abiapuntua. Bere ahizpa Cecilia deituko du ama hilzorian dutela esaten. Oroimenen bidea irekiko du horrek. Agerian geratuko dira bi ahizpen arteko gatazkak.Ahizpen arteko liskarrak utzi eta barre laborategian sartzeko eskaintza eginen du En la lona konpainiak domekan, 17:00etan. Bertan lanean dabilen pailazo, barka, zientzialariak, ikus-entzuleen laguntza beharko du 3 enigma argitzeko: Nola sartu arrautza botila batean? Nola egin hogei pertsonendako airezko koltxoia? Nola prestatu urezko suziri ekologikoa?Olaztiko kultur etxeak hartuko ditu bi antzerkiak.