PRESERBATIBOAK KOADROEN IMAGINEKIN THYSSEN-BORNEMISZA MUSEOAN SALGAI

Guaixe 2009ko urriaren 23a

Thyssen Baronesak eta Caja Madrid Fundazioak, Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan, Lágrimas de Eros erakusketa antolatu dute urriaren 20tik urtarrilaren 31ra bitarten.Erakusketa batek Pasioaren Ekaitza izena du eta sexuaren nahiaren alde ezkutu eta ilunari dagokio. Bertan ikus ditzazkegu, margolanak, eskulturak, argazkiak, eta bideoak; guztira 121 lan. Lan horiek guztiak, banaturik daude gaien arabera eta areto ezberdinetan.Lanen artean ikus ditzazkegu: Rodinen eskultura, Rineke Dijkstra eta James White-en argazkiak, Gauguin eta Toulouse-Lautrecen lanak...Eta azkenik kuriositate bezala, Thyssen Baronesak, Museoko dendan artelanen imaginak dituzten preserbatiboak salgai jarriko ditu. Bai, gauza kurioso eta bitxia. Sei edo hamabi unitateko kaxak izanen dira, eta 8 edo 10 €-ko prezioa izango dute.Eta beste kuriositate bat. Dirudienez, ideia berezi hau ez zen Baronesaren burutik atera, baizik eta, Henar Ortizen burutik; Asturiaseko, Letizia Ortiz Printzesaren izeba eta Baronesaren lagun-min berria. Baina, imagina dezakezuen bezalaxe, xehetasun hau ezin zitekeen jakin... Beraz, Henarren eta bere hiloba eta abarren imagina babesteko; beste bertsio bat erakutsi digute, bertsio ofiziala.Dena den, aurki ditzazkegun lanengatik, erakusketa interesgarria dugu eta opari edo oroigarri bitxia erosteko aukera.Itziar Nazabal Regueira