Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
UCI Pro Tour mailan dabiltzan sei txirrindulari sakandarrek euren taldeetan jarraituko dute lanean hurrengo denboraldian. Jakina zen Egoi Martinezek, Gorka Verdugok eta Pablo Urtasunek Euskaltel-Euskadin jarraituko zutela baina Jorge Azanza zalantza zen. Talde laranjak azaldu duenez, beste urte baterako kontratua berritu diote altsasuarrari. Bestalde, Imanol Erbitik Caisse d´Epargnen jarraituko du eta Jose Luis Arrieta beteranoa beste urte batez ariko da Ag2r taldean. Sekulako maila eman du uhartearrak eta talde frantziarrean kontentu daude beteranoak eurekin beste urte baterako jarraitzea onartu duelako.