10 talde kimuen futbol 7 txapelketan

Guaixe 2009ko urriaren 21a

Igandean hasi eta maiatzaren 16an despedituko da Sakanako Mankomunitateak antolatutako kimuen mailako futbol 7 txapelketa. Guztira 10 talde ariko dira lehian: Lagun Artea 1, Lagun Artea A, Etxarri Aranatz, Aldabide, Sutegi, Txartel, Urdiain, C. San Migel, Calzados Tipi Tapa eta Construcciones Alzate. Lehengo joanaldiko txapelketako partidak Urdiainen, Lakuntzan eta Lekunberrin jokatuko dira. Lehen jardunaldiko partida guztiak -igandekoak, hain zuzen ere- Lekunberrin jokatuko dira. Hurrengo lehiak izanen dira: 10:15ean: Lagun Artea 1 - Txartel11:15ean: Lagun artea A  - Urdiain11:15ean: Etxarri Aranatz - C. San Miguel12:15ean: Aldabide - Calzados Tipi tapa12:15ean: Sutegi - Const. Alzate