Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan 2008-2009 denboraldiko Txikien Ligako azken jardunaldia jokatu zen Iruñean, San Juango instalazioetan. Juli Acebesek entrenatzen dituen hiru taldeetatik - Olatzagutiako Sutegi, Altsasu Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber - 36 haurrek hartu zuten parte. Txapelketa honetan parte hartzea sailkapena baino gehiago baloratzen da, eta horregatik irristalari guztiek diploma eta trofeoa jaso zuten opari. Bestalde, bere garaian Nafarroako Extremadurako Etxeak irristaketa txapelketa antolatu zuen San Jorgen, baina bertan behera geratu zen eguraldiagatik. Horregatik, asteburuko Txikien Ligako azken jardunaldia aprobetxatu zuten euren lasterketarako prest zituzten sariak banatzeko. Horrela, benjaminen mailan Urdiaingo Aitziberreko Andoni Ocaña hirugarren sailkatu zen. Interterritorialeko azken jardunaldiaZaragozan, Araban eta Nafarroan jokatzen den 2008-2009 denboraldiko Interterritorial txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da igandean, urriaren 25ean, Iruñean. Aipatu txapelketan kimuak, haurrak eta gazteak ariko dira lanean. Txantreak hartuko du irristaketako azken jardunaldia eta Sutegi, Altsasu eta Aitziberretik hamalau irristalari inguru ariko dira.