Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko B mailan aritzen diren Sakanako bi taldeendako jardunaldi negargarria izan zen asteburukoa. Irurtzungo Fluitecnik Xotak 2-3 galdu zuen Gazte Berriak taldearen kontra, eta Lintxu liderrak 10 gol sartu zizkion Uharte Arakilgo Aralar Mendiri. 10-5 irabazi zuten Lintxukoak. Sailkapenean Lintxu da liderra, 9 punturekin. Fluitecnik Xota bosgarrena da, 6 punturekin eta Aralar Mendi zortzigarrena, hiru punturekin. Larunbatean Oliten jokatuko du Xotak, 18:00etan, sailkapenean azkenaurrekoa den Nordecons Oliteren kontra. Aldiz Aralar Mendik etxean jokatuko du, Uharte Arakilen, 19:00etan, sailkapenean bigarrena den Tafatrans Vulcanizados Ruizen kontra. Ea bi taldeek azkeneko jardunaldi tamalgarriari buelta ematen dioten.