Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, urriaren 25ean, VI. Mendizale Kluben Eguna ospatuko da Lezaunen, Nafarroako Mendi Federazioak antolatuta. Federazioak bertan parte hartzeko gonbitea luzatu die Nafarroako klubei. Bi mendi ibilaldi antolatu dira iganderako, goizeko 9:00etan Zunbeltz Benta Zaharra zenetik aterako direnak. Ondoren, Lezaungo frontoian bazkaltzera bilduko dira mendizaleak. Antolakuntzak edaria, ogia, kafea eta likoreak jarriko ditu, eta bazkaria norberak eraman beharko du. Lezaungo udalak bi su eginen ditu bazkaria egin edo berotu nahi dutenendako. Giroa berotzeko musika ez da faltako. Argazki txapelketaBestalde, eta egun honen harira, Mendi Kluben Eguneko III. Argazki Lehiaketa antolatu du Mendi Federazioak igandean. Hala nahi duten mendizale federatuek gehienez ere hiru argazki bidali ahal izango dituzte info@mendinavarra.com posta elektronikora, azaroaren 1a baino lehen. Azaroaren 2an epaia emango du zuzendaritza batzordeak. Lehen sarituak 2010eko Federakideko lizentzia jasoko du opari eta bere argazkia Federazioko txartelean agertuko da, eta bigarren eta hirugarren sarituek 2010eko Federakideko lizentzia jasoko dute.