Astilleros-Ontaneda ibilbidea Mankomunitatearekin

Guaixe 2009ko urriaren 23a

Sakanako Mankomunitateak, Burunda Txirrindularitza Taldeko BTT sailaren laguntzarekin, mendi bizikleta ibilbidea antolatu du igandean, urriaren 25ean. Kantabriara joko dute, Astilleros-Ontaneda ibilbidea egiteko. Autobusa igandean, goizeko 6:30ean aterako da Altsasuko Zumalakarregi plazatik. Zailtasunaren aldetik ibilbide erraza da, 35 kilometrokoa, oso polita egiteko, eta Pueste Viesgo, Saron eta Liañotik pasa beharko dira, besteak beste. Interesatuek Sakanako Mankomunitatean eman beharko dute izena (948 464 866 telefonoan) eta 7,5 euro ordaindu beharko dituzte Euskadiko Kutxako 3035 0116 93 1160003328 kontu zenbakian. Bazkaria ez dago barne, eta hortaz, norbera arduratu beharko da bere otorduaz.