Zapore berrien atzetik

Guaixe 2009ko urriaren 27a

Jende ugarik dastatu ditu asteburuan ohikoak ez diren pintxoak. Sakandar berriek egindako eskaintza izan da eta beste gastronomia batzuetatik pixka bat ezagutzeko aukera izan dugu. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatutako munduko pintxoak ekimena ibarreko zortzi tabernara iritsi zen eta haietan, besteak beste, Bulgaria, Txile, Senegal, Maroko edota Nikaraguako jakiak dastatzeko aukera dute. Tabernariak esperientziarekin oso pozik daudela azaldu digute. Arrakastaren adierazle, taberna askotan prestatutako pintxoak igande goizerako bukatu zitzaizkien eta gehiago egin behar izan zituztela. Jendearen joan etorria nabaritu zuten tabernariek, baita herri batetik bestera joan zirenak ere. Esperientziarekin gustura dagoeneko taberna batzuk esperientzia errepikatzeko prest azaldu dira. Hurrengo urtean batu nahi dutenek Immigrazio zerbitzuarekin harremanetan jartzea besterik ez dute egin behar.