13 ikasle igerilekuetako sorosle ikastaroan

Guaixe 2009ko urriaren 27a

DYAk eta Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Altsasuko udalaren laguntzarekin antolatutako igerilekuetako sorosle ikastaroan 13 ikaslek eman dute izena. Ikastaroa aurreko larunbatean hasi zen, eta azaroaren 29ra bitartean sorosle izateko bidea eginen dute izena eman duten 13 ikasleek, Altsasuko Zelandi kiroldegiko igerileku estalian. Guztira 60 orduko ikastaroa da, larunbat arratsaldetan eta igande goizetan emanen dena. Egunean 5 ordu izaten dira, eta klaseetan arlo teorikoa eta praktikoa uztartzen dituzte. Ikastaroaren matrikula 420 eurokoa da, eta ikastaroa bukatu ondoren eta gaindituz gero Mankomunitateak diru laguntzak banatuko ditu.