Zortzi talde lehian

Guaixe 2009ko urriaren 28a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatutako Sakanako Areto Futbol Txapelketa-Iker Kirolak Saria abian da. Aurten zortzi talde ariko dira lehian: Sakana, Gaztetxe, Herriko Txiki, All In, Einag Arezpe, Hiltegi, Biltoki eta Otofados. Iaz Einag Arezpe izan zen txapelduna, baina aurten txapeldunak izatea lortzeko lan handia egin beharko dute denek. Partidak Zelandi kiroldegian eta Zelandi frontoian jokatuko dira, larunbat arratsaldetan. Aurreko larunbatean lehen jardunaldia jokatu zen. Emaitzak: Sakana 4 - Gaztetxe 1Herriko Txiki 1 - All In 2Einag Arezpe 6 - Hiltegi 2Biltoki 1 - Otofados 8Lehen jardunaldia jokatuta, Otofados da liderra, 3 punturekin. Einag Arezpe, Sakana eta All In dira hurrengoak, puntu berberekin, eta segidan datozen Herriko Txikik, Gaztetxek, Hiltegik eta Biltokik ez dute punturik bildu. Larunbatean, hilak 31, hurrengo lehiak jokatuko dira: Gaztetxe - Biltoki             Otofados - Einag Arezpe             Hiltegi - Herriko Txiki             All In - Sakana