Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean bildu zen Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta erakundeko buru izateko Fernando Fuste aukeratu zuen. Ziordiko NaBaiko zinegotziak bere koalizioko eta NEB-IUN-en aldeko bozak jaso zituen. Altsasuko ezker abertzaleko ordezkaria abstenitu egin zen. Talde horretako Olaztiko zinegotzia eta PSNko ordezkaria ez ziren bileran izan. Azken horrek, Maria Jose Notariok, dimisioa eman zuen Altsasuko Udalean NaBairekin ika—mikak izan eta gero. Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak esku artean dituen egitekoen artean dago ibarreko beste bi mankomunitateekin batzea eta Sakanako Mankomunitatearen zati izatera pasatzeko aukera aztertzea.