Bertsozale elkartearen urtemuga

Guaixe 2009ko urriaren 26a

Orain dela 25 urte sortu zen Nafarroako Bertsozale Elkartea. 80. hamarkadan belaunaldien arteko transmisio naturala eten zela ikusita, lan hori hartuko zuen elkarte baten beharra ikusi zen. 1984an eskoletan lanean aritzeko akordioa lortu zuen Hezkuntza Departamenduarekin. Ondotik etorri ziren bertso eskolak, Sakanakoa tartean.25 urteko historian, leku nabarmena izan du Sakanak Bertsozale elkartean. Josema Leitza arbizuarrak urteak daramatza elkarteko idazkari lanetan. Bestalde, elkartearen lanaren ondorioz bi bertsolari belaunaldi jaio dira. Esaterako, aski ezagunak dira gure artean Joseba Andoni Beltza, Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz. Urtemugaren ospakizunek zenbait sakandar bildu zituen Iruñean.