Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Ramon Etxezarretak Euskadi Sarien irabazleen berri. Ohikoa ez bada ere, poesia liburuak jaso du Euskadi literatura saria, Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztua liburuak hain zuzen. 22.000 euroko saria jaso du. Maite Gonzalezek, Ivan Igartuak, Jon Kortazarrek, Maite Todedok eta Gorka Aulestik osatu dute epaimahaia. Sariaren atean geratu da Juanjo Olasagarre. Izan ere, Cano, Garde, Lertxundi, Uribe eta Lete saridunarekin batera, Euskadi Literatura Saria jasotzeko hautagaien artean zegoen arbizuarra. Alberdania argitaletxeak argitaratutako T (tragediaren poza) liburuari esker lortu du aipamena. Ez da errekonozimendu txikia urteko liburuen artean nabarmentzea.