Makina bat sakandar industriaren defentsan

Guaixe 2009ko urriaren 26a

LAB sindikatuak deituta larunbatean ehunka sakandar bildu ziren Altsasun, ibarreko "industriaren defentsa" egiteko. LAB-ek adierazi zuenez, "gure industria-ehuna jasaten ari den kaltea jasanezina da eta kalte honen sintomak aspaldian ditugu mahai gainean". LAB-etik adierazi zutenez, "gure apustua eta gure eskaintza gure eskubideen aldeko borroka da".Sindikatu abertzaleak Nafarroako Lurralde Estrategiak ibarrari ezartzen dion "zerbitzu paperaren" kontra azaldu zen. Horren aurrean, "eskualde ikuspegi integral batetik erantzuteko" eskaera egin zuen. Hori dela eta, "Sakanako udalei, agente sozial eta politikoei euren proposamenak mahai gainean jartzera exijitzen diegu. Hori baita egoera honi epe luzeko irtenbidea bilatzeko modu bakarra".Nafarroako Gobernuari kaleratzeak dituen enplegu erregulazio espedienterik ez onartzeko eskatu zion LAB-ek. Azkenik, "aldaketa politikoa eta sozialaren aldeko konpromisoa" berretsi zuen LAB-ek.