"Harizti hau harribitxi botaniko bat da"

Guaixe 2009ko urriaren 26a

Titular hori eman digunak badaki zertaz ari den, botanika irakaslea baita Madrilgo Mendi-Ingeniaritza Eskolan. Bera Carlos Morla da eta 4 lankide eta 3. mailako 46 ikaslerekin batera aurreko ostiral goizean Sakanan izan ziren. Etxarri Aranatzen, Urdiainen eta Altsasun geldialdiak egin zituzten hariztia bertatik bertara ezagutzeko. Altsasun ere Usolarraingo sietsa ere bisitatu zuten. Eskolako ikas programaren barruan penintsulan barna hainbat bisita egiten dituzte, "baso hoberenak" ezagutzeko. Programa horren barruan dago aurreko ostiralean ikasle-irakasleek ibarrera egindako bisita. Basozain batek eta teknikari batek eman zieten guztiei hariztiaren xehetasun guztien berri. GertutikCarlos Morla. Botanika irakasleaZein da bisitaren arrazoia?Quercus robur (haritza) espezie botanikoa. Lehen Arakilen eta Zadorra ibarren hondoa betetzen zuen. Mota bateko eta besteko erabilerak direla eta, ezinbestean, gaur egun toki askotan ezabatuta dago. Baina hondar bikainak gelditzen dira. Agian Iberiar penintsulan hobekien kontserbatutako hariztietako bat da hau. Herri honetako harribitxi botaniko bat da. Zein ikuspegi transmititzen diezue ikasleei?Basoaren ikuspegi biologikoa baloratzen dugu. Jakina, erabilera batzuk izan behar ditu. Gure ikuspegitik ikasleek baso bat ikusi ondoren hura identifikatu, ezagutu eta deskribatzen jakin behar dute. Horretarako botanika espezieak ezagutu behar dituzte. Bide batez, hemen elorri txuriaren (Crataegus laevigata) moduko harribitxi botanikoak dituzue, hemen mundu mailan adierazpen onenak dituenak. Bestalde, guretako ikasleei mendiaren ikuspegi biologikoa ematea ere lehentasunezkoa da. Hor denetarik sartzen da. Horregatik, esaterako, bisitatu dugu sietsa, ingurumenaren zati delako. Fauna, biologi elementuen integrazioa et halakoak garrantzitsuak dira eta asko baloratzen ditugu.