Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 7an hasiko da Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa. Sakanan mustuko da 2009ko edizioa, Etxarri Aranatzen, zehatz-mehatz. Azaroko lehen larunbatetik aurrera, kantuarekin gozatzeko aukera izanen dugu. Txapelketan parte hartuko duten abeslarien bila dabil Euskal Kantuzaleen Elkartea. Bakarka, bikoteka edo taldean (3 eta 10 kide artean) parte hartu daiteke. 15 urtetik gorako guztiek irekita dute txapelketa. Antolatzaileek 3 maila bereizi dituzte: era berrian, era zaharrean eta sormena. Txapelketan, beti ere, "herritar eran" abestu beharko dute lehiaketara aurkeztutako kantu parea.Azaroaren 4an, datorren asteazkenean amaitzen da izena emateko epea. Interesatueek Kantuzaleen Elkartera jo dezakete, 948 144 706 telefonora edo nafarroagaraia@kantuzale.net e-postara, edo Beleixe irratira (948 461 220).