Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan abiatu zen Frontisek antolatutako 2009ko Nafarroako Foru Komunitateko Irekia, lau t´erdian jokatzen dena, Casedan eta Tafallan antolatutako jaialdiekin. Txapelketa honek 2009-2010eko CPA zirkuitua abiatu du. Bada, tartean, Jon Gorriti uhartearrak final zortzirenetako partida jokatu zuen Tafallan Iñigo Altunaren kontra. Altuna oso indartsu egon zen lehen jokoan eta 6-10 gailendu zen. Bigarren jokoan Gorriti askoz hobeki aritu zen eta 10-9 irabazi zion Altunari. Baina hirugarren eta azken jokoan 0-5 irabazi zuen Altunak, partida irabaziz, sakez bi tanto eginez, dejadaz beste bat eta beste bi tanto ikusgarri borobildu eta gero. Gorriti txapelketatik kanpo geratu da. Final laurdenetan Jorge Nagore irurtzundarrak Bengoetxea VII.a izango du arerio.