Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erregional mailako hirugarren multzoan dabiltzan bi talde sakandarrek txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten asteburuan. Etxarriarrek alde gozoa ospatu zuten, izan ere 7-0 hartu baitzituzten menpean Urbasa taldeko mutilak. Etxarriarrak jaun eta jabe izan ziren partida guztian barna, bai jokoaren aldetik eta baita gol aukerei dagokienez. Goikoetxeak, Xabatek eta Ruedak bina gol sartu zituzten, eta Ikerrek bestea. Urbasakoak ez ziren fin aritu eta apenas sortu zuten arriskuko jokaldirik. Gol festa ederra, beraz, Etxarri Aranatzen. Eta txanponaren beste aldea Altsasuk ezagutu zuen, Beriainen 5-0 galdu zuen Beriainen kontra. Beriaingoek uneoro dominatu zuten partida eta atsedenaldira bi goleko errentarekin heldu ziren. Bigarren zatian ere kontrako atean aztatzen jarraitu zuten beriaindarrek eta altsasuarrek ezer gutxi egin ahal izan zuten. Errenta horrekin baloia kontrolatzearekin konformatu ziren Beriaingoak baina altsasuarrek ez zuten egoerari buelta emateko aukerarik izan, eta 5-0 galduta itzuli ziren etxera. AsteburukoaErregional mailako hirugarren multzoko liderra Egües da, 18 punturekin. Etxarri Aranatz bigarrena da, puntu bat gutxiagorekin, 17rekin, eta Altsasu hamahirugarrena, 5 punturekin. Larunbatean Antsoainen jokatuko du Etxarrik, hamalaugarrena den Gazte Berriak taldearen kontra. Eta larunbatean bertan Altsasuk etxean hartuko du hamargarrena den Mutilbera.