Ibarreko haritzak ardoak ontzeko

Guaixe 2009ko urriaren 28a

Sakanako eta estatuko beste hainbat tokitako haritz kandugabeak (quercus petraea) erabiltzen hasi da Toneleria Quercus, beste mota batzuekin batera. Lapuebla de Labarka herriko upeltegiak Jatorri Izendapena duten kupelak egiteari ekin dio. Ekimen berri horrekin Arabako upeltegiak helburu bikoitza bilatzen du: bertako hariztiei eta ardoei balio erantsia ematea. Quercus upeltegiko lehendakari Enrike Etxeparek esan digunez, "kupelak egiteko haritz zuzenak, behar dira. Egurrari erabilera noble bat emateko basogintzan lan egin behar da, basoaren mantenua eta jasangarritasuna ziurtatu dezakeena". Etxeparek dioenez, haritz amerikar edo frantziarrean ondutako ardoen aldean, "bertako haritzekin egindako kupeletan ondutako ardoek izendapen eta nortasun propioa jasotzen dute". Etxeparek gaineratu duenez, "egin diren probek argi utzi dute bertako haritza ardoa ontzeko oso egokia dela". Upeltegi arabarrak bere Jatorri Izendapeneko kupelak egiteko erabili dituen haritzen artean Sakanakoak daude: Irurtzun, Arbizu, Dorrao, Etxarri Aranatz eta Altsasukoak. 700 kupel egin dira. 300 Kupel batetik botila kopuru hori ateratzen da.