Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko aurrekontu nagusiak tramitean daude eta alderdiak bere zuzenketak aurkezten ari dira. NaBaik ibarrerako zortzi zuzenketa aurkeztu ditu, guztira 4.642.000 euro egiten dituztenak. Honako proiektuetarako eskatu ditu koalizioak diru-saila: Sakanako bizikleta ibilbidea (290.000 euro); Urdiaingo bentaren zaharberritzea (1,7 milioi); Altsasuko kirol hiria (1,5 milioi); Altsasuko 0-3 urte bitarteko eskolaren zaharberritzea (500.000); Irurtzunen udal eraikina egokitzeko (300.000 euro); Altsasuko Basaluzeko dorrea (147.000 euro); Altsasuko Erkudengo ermita (109.000 euro) eta Irurtzunen oztopo arkitektonikoak kentzeko (96.000 euro). Alderdi sozialistak estatuko aurrekontuetan aurkeztutako zuzenketen artean EAJrekin adostutako bat dago. Horren bidez, Nafarroako Ikastolen Elkarteak bi milioi euro jasoko lituzke. Zuzenketa horrek UPNri zer esana eman dio.