Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibarreko txikienak hurrengo asteetan munduan banako jolasak nolakoak diren ezagutu eta haietan jolasteko aukera aparta izanen dute. Eskaintza horren atzean Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua dago. Bere helburua haurren artean kulturen arteko elkarbizitzaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako balioak zabaltzea da. Jakina, txikiek ongi pasatuz. Munduko jolasen eskaintza herriz herri joanen da. Aurreneko saioa aurreko ostiralean Lakuntzan izan zen, gaur, berriz, Iturmendiren txanda izanen da. EgutegiaLastailak 30, ostirala Iturmendiko frontoian. Azaroak 6, ostirala Arbizuko frontoian. Azaroak 13, ostirala Olatzagutiako frontoia.Azaroak 20, ostirala Ziordiko frontoia.Azaroak 27, ostirala Bakaikuko frontoia. 17:00etanSaio guztiak ordu horretan hasten dira eta bi orduko iraupena dute.