Xota eta Aralar Mendi, bikain

Guaixe 2009ko urriaren 28a

Asteburuan Estatuko B mailako Areto Futbol Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zen, eta bertan dabiltzan Sakanako bi taldeak bikain aritu ziren. Horrela, Oliten jokatutako partidan Irurtzungo Fluitecnik Xota taldeak 2-5 hartu zuen menpean Nordecons Olite. Eta Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan jokatutako lehian Aralar Mendik 4-2 irabazi zion Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldeari. Estatuko B mailako lehen multzoko liderra Lintxu taldea da, 9 punturekin. Irabazi eta gero bigarren postura igo da Fluitecnik Xota, puntu berberekin. Eta Aralar Mendi zazpigarrena da, 6 punturekin. Irurtzunen lidergoa jokoanLarunbatean bi oilarren arteko partida hartuko du Irurtzungo kiroldegiak, Fluitecnik Xota bigarrenak Lintxu liderra izanen baitu aurkari. Bi taldeak puntutan berdinduta daudenez, lidergoa dago jokoan. Bestalde, Tuterako Elola kiroldegian jokatuko du Aralar Mendik, seigarrena den Jarama Ribera de Navarra taldearen kontra. Kasu honetan ere bi taldeak puntutan berdinduta daude, seina puntu dauzkate, eta hortaz goiko postuetara salto egiteko aukera aparta dute uhartearrek. Ea horrela den.