Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteburuan Nafarroako 22 urtez azpiko Buruz Buruko Txapelketako final laurdenak jokatu ziren. A. Galarza irurtzundarra Errekako Madariagaren kontra jokatzekoa zen, baina irurtzundarra lesionatuta dagoenez ezin izan zen partidan aritu eta Madariagak eginen du aurrera. Bestalde, Txarutako Zaranton izan zuen arerio Arbizuko Aldabide taldeko Ezkurdiak. Zaranton seguruago aritu zen kantxan, ongi atera zuen eta bikain astindu zuen pilota. 18-4 irabazi zion Ezkurdiari, txapelketan aurrera eginez. Beste bi partidetan, Txarutako Barberenak 18-17 irabazi zion San Migelgo Plazari eta Aurrerako Jaunarenak 18-6 hartu zuen menpean San Migelgo Lana. Hortaz, Nafarroako 22 urtez azpiko Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan ez da sakandarrik izanen. Sakandarrak Errotxapeako Torneoko finalerditanGaur, 18:30ean, Errotxapeako Pilota Torneoko finalerdiak jokatuko dira. Lehen mailan Olanguak eta Azanzak Ansotegi eta Mariñelarena izanen dituzte aurrez aurre, eta bigarren mailan sJuaneneak eta Etxamendik Iriarte eta Aranoren kontra jokatuko dute. Nafarroako Gazteen mailako lau t´erdia. Guillermo Mazo memorialaGaur Nafarroako Gazteen mailako lau t´erdiko edo Guillermo Mazo memorialeko partidak jokatuko dira Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, 18:30etik aurrera. Ondoko lehiak izango dira: -Maia (Erreka) - Lopez (Altsasuko Pilotajauku)-Karrion (Erreka) - Loidi (Irurtzun)-Gabirondo (Aldabide) - Bendoiro (Erreka)