Ikuskizuna hasi da

Guaixe 2009ko urriaren 29a

Sakanako Mankomunitateak, Etxarriko Pilota Eskolaren eta Etxarri Aranazko, Uharte Arakileko eta Ergoienako udalen laguntzarekin, Sakanako Nesken IV. Pala Txapelketa antolatu du. Ekimenak erantzun bikaina izan du, 17 neska bikote animatu baitira txapelketan aritzera. Txapelketa urriaren 17an hasi zen eta bi jardunaldi jokatu dira. Lehenik eta behin ligaxka jokatuko dute. Helduen lehen mailan sailkatutako lehen bi bikoteek finala jokatuko dute. Aldiz, helduen bigarren mailan A eta B taldeetan sailkatutako lehenengoek eta C taldeko lehenengo bi bikoek final aurreak jokatuko dituzte, eta onenak helduko dira finalera. Gazteen mailan, lehenengo bi bikoteak zuzenean sailkatuko dira finalerako. Jakina denez, sariak garaikurrak, gaztak eta talasoterapiako sarrerak izanen dira. Partidak ostiraletan (19:00etatik aurrera), larunbatetan (15:00etatik aurrera) eta igandetan (10:30etik aurrera) jokatzen dira, Etxarri Aranazko, Dorraoko eta Uharte Arakilgo frontoietan. 17 bikoteakHiru multzotan banatuta ariko dira 17 bikoak. Helduen lehen mailan Uxue-Maider, Nati-Nagore, Maite-Amaia eta Maika-Susana daude. Helduen bigarren mailan hiru taldetan banatuta ariko dira: A taldean Yanira-Rebeka, Maria-Maite eta Axun-Amaia; B taldean Judith-Maider, Ainara-Ane eta Iratxe-Garazi; eta C taldean Maria-Saioa, Ana-Irantzu, Mari Paz-Mirentxu eta Naroa-Garazi. Bukatzeko, gazteen mailan hiru biko ariko dira: Naiara-Ane-Irantzu, Leire-Maitane eta Ane-Ane. Asteburuan hirugarren jardunaldiaAsteburuan nesken pala txapelketako hirugarren jardunaldia dago jokoan. Ondoko lehiak izanen dira: Urriak 30, ostiralaLehen maila:    19:00etan: Nati-Nagore - Maika-Susana                        20:00etan: Uxue-Maider - Amaia-Maite2. Mailako B taldea:    21:00etan: Judith-Maider - Ainara-AneUrriak 31, larunbataGazteak:     15:30ean: Naiara-Ane-Irantzu - Leire-Maitane2. Mailako C taldea:     16:15ean: Mari Paz-Mirentxu - Ana-Irantzu                                      17:45ean: Maria-Saioa - Naroa-Garazi2. Mailako A taldea:    17:00etan: Maria-Maite - Axun-AmaiaAtsedena: Iratxe-Garazi (2. Mailako B taldea), Yanira-Rebeka (2. Mailako A taldea) eta Ane-Ane (Gazteak).