Nafarroako Gazteen mailako lau t´erdia. Guillermo Mazo Memoriala.

Guaixe 2009ko urriaren 28a

Atzo Nafarroako Gazteen mailako lau t´erdiko jardunaldia jokatu zen Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Ondoko emaitzak izan ziren: Maia (Erreka) 6 - Lopez (Pilotajauku) 18Karrion (Erreka) 8 - Loidi (Irurtzun) 18Gabirondo (Aldabide) 17 - Bendoiro (Erreka) 18Errotxapeako TorneoaAtzo Errotxapeako Torneoko final erdiak jokatu ziren. Lehen mailan Olangua eta Azanzak 22-20 irabazi zieten Ansotegi eta Mariñelarena sakandarrei, eta bigarren mailan Iriarte eta Arano 22-15 gailendu ziren Juanenea eta Etxamendiren aurrean. Sakandarrak Zaldibarreko Olazar txapelketanLau t´erdian jokatzen ari da Bizkaiko Zaldibarreko Olazar Pilota Txapelketa. Gaurko jaialdian, Ansotegi etxarriarrak Arrieta markinarra izanen du aurkari. Eta bikotekako lehian, Yoldi eta Linzoain nafarrek Muguruza eta Jauregi gipuzkoarrak izanen dituzte aurkari.