Endeca eta Laida Aldaz Encuentros-eko finalista

Guaixe 2009ko azaroaren 3a

Nafarroako artista gazteen sormena sustatu eta saritzen du Encuentros programak. Duela 25 urtetik urtero antolatzen du Nafarroako Gobernuak. Joan zen astean iragarri zituzten ikus-entzunezko, arte eszeniko eta arte plastikoen kategoriako aurtengo finalistak. Sakandarrek lekua egin dute hiru kategorietan. Endeca antzerki konpainia eta Laida Aldaz daude sailkatutakoen artean. Lehen lana finalistaDuela gutxi eman genuen Endeca antzerki taldearen berri. Nafarroako Antzerki Eskolatik atera berriak diren ikaskideek osatzen dute konpainia, tartean, hiru sakandarrek, Edurne Segurak, Xabier Artiedak eta Igor Razkinek. Karrera amaierako lanarekin, El mundo al revés. Una escuela de bufones antzezlanarekin ireki du bere ibilbidea konpainia berriak. Hasiera arrakastatsua izan dute antzezle gazteek: pasa den udan emanaldiak eskaini dituzte Iruñean, Zaragozan eta Oliten. Ikusleek txaloei adituenak gehitu behar zaizkie. Izan ere, arte eszenikoen kategoriako epaimahaikideek, Alex Pastorrek, Ana Morenok eta Alfredo Sanzolek, finalista izendatu dute aipatu antzezlana, beste sei lanekin batera. Sailkatu finalista guztiek emanaldi bereziak eskainiko dituzte azaroan. Datorren igandean, azaroaren 8an Endeca konpainiaren txanda izanen da. Antsoaingo kultur etxean antzeztuko du arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doan izanen da.Dantzatik espazioaren ikerketaraLaida Aldaz dantzaria da Sakanako bigarren finalista. Dantza garaikidean sakontzeko nahiak beste zenbait arte adierazpenetan janztera eraman du Etxarriko dantzaria. Antza, ongi egin du lan hori. Izan ere, finalista da Encuentros programako bi kategoriatan. Ikus-entzunezkoen kategorian hamar lan nabarmendu ditu epaimahaiak, Laida Aldazen Derriére elle tartean. Denbora eta espazioaren ikerketatik eta inprobisaziotik sortu da bideo-dantza hau. Bertan bat egiten dute mugimenduak eta irudiak. Arte plastikoen kategorian, 20 lan hautatu ditu epaimahaia. Laida Aldazek egin ditu horietako bi, Instalación 1 eta Instalación 2. Espazio hutsetan sortutako agertokiak dira biak. Denboran gelditutako atmosfera irudikatzen du lehenak eta izoztutako ekintza bigarrenak. Azaroaren 18tik abenduaren 13ra Iruñerrian egonen dira ikusgai finalisten lanak. Ikus-entzunezkoak, Nafarroako Gazteria Institutuan eta arte plastikokoak Uharteko Arte Garaikidearen museoan. SariakIkus-entzunezkoak1. saria: 2.100 euro eta 1.500 gaia lantzeko.2. saria: 1.500 euro3. saria: 750 euro.Ikusleen saria: 600.Arte plastikoak1. saria: 4.100 euro eta 3.100 euro gaia lantzeko.2. saria: 1.100 euro.Ikusleen saria: 600 euro.Arte eszenikoak1. saria: 2.100 euro eta 2.100 euro gaia lantzeko.Ikusleen saria: 600 euro.Abenduaren 20an iragarriko dituzte saridunen izenak. www.encuentrosnavarra.comweb orrian ikusgai daude finalisten lanak. Gustukoena hautatu eta botoa eman dakioke.