Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sustapen Ministerioak asteazkenean aurkeztu zuen Zaragozan Kantauri-Mediterraneo Tren Korridorearen funtzio ikerketa. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) bidez penintsula inguratzen duten bi itsasoetako kostak batzeko asmoz egin nahi du ministerioak aipatu tren korridorea. Jose Blanco ministroak aurreratu zuenez, "urte bukaerarako korridoreko zati guztietarako jarduerak martxan izanen dira". Iruñea eta Euskal Yren arteko loturari dagokionez esan zuen: "zatiaren zailtasun berezia dela eta, aurreikusi da urtea despeditu aurretik alternatiben ikerketa bat enkantean ematea".